Atzealdea Araeta jatetxeko menua adostu dugu

2026/05/13

Goiegi jatetxeak ateak itxi zituenetik, Araetak goxo hartu gaitu, eta, hemezortzigarren edizioan ere, Zubietako jatetxearen eskutik izango ditugu Udaltopeko bazkaria eta bi goizetako kafe-zerbitzuak.

Menua ere adostuta dago: txangurro krepak pikillo saltsarekin; bakailao frikitua onddo pil-pilarekin, eta, sagar tarta epela. Menu eskaera bereziak egiteko (barazki-jalea, beganoa…) gurekin jarri harremanetan, eskaera egiteko azkeneko eguna maiatzaren 18a, astelehena da, eguerdiko 12:00etan, aitor@kulturatelier.eus helbidera idatziz.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Izen-emate prozesua egiteko bi aukera izango dira: ordainpeko pasarela bidez, webgunean, edo, transferentzia bidez, gurekin harremanetan jarriz.

Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.