
2026/03/27
Hemezortzigarren ediziorako izen-emate epea apirilaren 13ko astean zabalduko dugu, Aste Santuko oporren bueltan. Eta, izen-ematearekin batera, egitarauaren berri emango dugu (dagoeneko, iragarri dugu Vicenta Tasaren parte-hartzea).
Izen-ematea nobedadeekin dator. Aurten, prozesua ordainketa egiten denean amaituko da (emanaldi kulturaletako sarrerak Internet bidez erosten direnean bezala). Izen-emate bakoitzak, gainera, faktura bat sortuko du, eta, bertan, ordainketa egiten duen erakundearen edo pertsona fisikoaren datuak sartu behar dira.
Prezioa, aurreko urteko bera izango da: Manuel Lekuona Kultur Etxean jarraitzeko, 70 €; eta, online jarraitu nahi izanez gero, 30 €.
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan e-posta bat idatziz.