
2021/04/16
Antton Telleriaren bakarrizketa batek itxiko du Udaltopen XIII. edizioa. Tolosarra aski ezaguna da kazetaritza lanagatik, batez ere Julen anaiarekin batera Euskal Telebistako Gure kasa saioaren aurkezlea izan zelako edota Gaztean goizero Dida! saioa gidatzen duen aurkezleetako bat delako.
Azken aldian, ordea, bide berriak urratzen ari da monologo-egile bezala, berak dioen bezala, “konfiantza apur bat eta diru mordoa irabazteko”. Nekatutak izeneko ikuskizuna taularatu du berriki, eta Udaltopen bere umorearekin gozatzeko aukera izango dugu ostegunean, talde-lanaren ondoren. Batek daki gurera ekarriko duena!
Izen-ematea zabalik
Gogoratu, bestalde, Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? izenburupean antolatu dugun Udaltopen XIII. edizioan izena emateko epea apirilaren 23an amaitzen dela. Prezioa 15 € da.