Atzealdea Antolatzaile sarea, indartuta

2019/02/13

Hamaikagarren edizioko nobedade nagusietako bat antolakuntzan dago. Izan ere, aurtengo ediziorako antolatzaile sarea indartu egin da.

Azkeneko edizioetan Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika SailaGipuzkoako Foru Aldundia eta Lasarte-Oriako Udala aritu gara langintza horretan, eta aurtengoan bidaia lagun berriak izango ditugu: Euskal Hirigune ElkargoaNafarroako GobernuaArabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Ez dira guztiz ezezagunak, orain arte laguntzaile gisa aritu baitira. Aurten, ordea, laguntzaile izatetik antolatzaile izatera pasa dira. Horrela, euskararen lurraldea osatzen dugun Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko erakundeak ariko gara antolakuntzan.