
2025/03/05
Andereño Rositaren bisita jasoko dugu Udaltopeko XVII. edizioan. Itziar Saenz de Ojer Martinez (Donostia, 1976) pailazo, pedagogo eta ipuin-kontalariak sortutako pertsonaia da Andereño Rosita, eta aurtengo jardunaldia amaitzeko klase teoriko-praktiko batekin gerturatuko da Lasarte-Oriara.
Andereño Rositak hilabete korapilatsua izango du maiatzekoa, Euskaraldiaren kultur programazioaren baitan herriz herri ibiliko baita “umorea baliatuz, euskararen aldeko ekimen honek sortu nahi duen ilusio eta giro positiboa hedatzen”. Andereño Rosita euskaltzale porrokatua da, eta, besteak beste, estres linguistikoa kudeatzeko aholkuak emango ditu.