Atzealdea Ander Bergara Sautua

Ander Bergara Sautua

Bilbon jaioa eta Zuzenbidean lizentziatua. 1995az geroztik Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean lan egin du. Gaur egun, Lankidetza Instituzionalaren Arloko arduraduna da. EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Masterreko irakaslea da eta Miguel Hernández Unibertsitateko Maskulinitateetako Generoko eta Berdintasuneko graduondoko berezko tituluko irakaslea. Bestelako prestakuntza ere ematen du eta gaiari buruzko argitalpen batzuen egilea da: besteak beste, Gizonak, berdintasuna eta maskulinotasun berriak (Emakunde, 2008) eta Aitak berdintasunean (Emakunde, 2008). 

Euskararen arloari dagokionez, Emakundeko euskararen normalizazioaren arduraduna da eta HPSk 2019an sortutako Hizkuntza eta Generoa Batzordeko kide. Hizkuntza- eta hezkuntza- eskubideen gaia ere landu du eta argitalpenen bat du horren inguruan: Hizkuntza- eta Hezkuntza- eskubideak indarreko lege-araubidean (Ararteko, 1996) eta Euskal Herriko unibertsitateen hizkuntza ereduak (Eleria, 5. zb., 2000).

  • Hitzaldia: Kontratu publikoetan genero ikuspegia txertatzeko erakundeen arteko estrategia EAEn: euskararen erabileraren normalizaziorako ikasbideak bilatzen
  • Eguna: maiatzaren 5ean, 12:00etatik 12:30era. 
  • Laburpena: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autono-moa da eta bere xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen ar-teko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzea. Horretarako, gizartea sentsibilizatzen du eta berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, koordinatu eta ebaluatzen ditu, baita haien inguruan aholkatu ere. 

     

    Hain zuzen ere, azalduko dudan esperientzia euskal erakunde publikoen jardunean genero-ikuspegia txertatzea sustatzeko Emakunde egiten ari den lanaren barruan ko-katzen da. Euskal administrazio publikoen kontratazio publikoan genero-ikuspegia txertatzeko azken urteotan egindako lanari buruz ari naiz. 

    Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioak, Garapenerako Banku Interamerika-rrak (BID) eta Europar Batasuneko Berdintasun Institutuak (EIGE) jardunbide egokitzat jo dute lan hori. Nabarmentzekoa da EIGEk berriki egindako azterlan batean adierazi duela Europa mailako estrategia integralik onena dela. 

    Hitzaldi honen helburua egindako lan horren alderdi nabarmenenak ezagutaraztea da, euskararen erabilera normalizatzeko kontratazio publikoaren arloan egiten den la-na hobetzeko transferigarriak edo erabilgarriak izan daitezkeen ikasbideak identifika-tzeko lagungarri izan daitekeelakoan.