
Ana Ollo Hualde 1965. urteko urtarrilaren 24an jaio zen, Iruñean. 1961. Urteko apirilaren 9an jaio zen, Hernanin. Informazio Zientziatan lizentziatua da (Nafarroako Unibertsitatea, 1988) eta Zientzia Politikoetan doktore da (EHU, 2001) “Las élites políticas de Navarra” tesiarekin. Gainera, Komunikazio Instituzionalean aditu titulua atera zuen (Pompeu Fabra Unibertsitatea, 1993) eta Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoa Marterra (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2010).
Ibilbide profesionala SER kateko Radio Bilbaon hasi zuen, 1986an. Ondoren, kazetari, erredaktore eta aurkezle lanak egin zituen, besteak beste, Navarra Hoy-n, RNEn eta TVEn.
1991. urteaz geroztik komunikazio instituzionalean dabil: Nafarroako Gobernuko Prentsa-kabinetean hasi zen eta 1992ko abuztuan Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 2007az geroztik Nafarroako Unibertsitate Publikoan prentsa-kabinetea zuzendu du.
2015. urtean Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari izenda zuten, baita Bozeramaile ere. Azken kargu hori 2016an utzi zuen.
- Hitzaldia: Nafarroan 16 urte bitartekoei eskola-orduetatik kanpo erabilera-aukerak gehitzeko proposamenak
- Eguna eta ordua: 2022ko maiatzaren 12an, 10:00etatik 10:30era