Atzealdea Aitor Salaberria Oiartzabal

Aitor Salaberria Oiartzabal (1994). Biologia ikasitako lezoarra. Landareen ekologian ikerketatxoren bat edo beste egiten aritu ondoren, egun Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolan ari da irakasle. Euskaltzaletasunak bultzatuta, UEUko natur zientzietako sailburuetako bat da, Euskarabentura egitasmoko antolatzaile eta Lezoko hainbat eragiletako kide (Txirbilla Aisialdi Taldea, Zeorri! komunikazio tresna, Piztu Lezo gazte taldea...). Aitorrek hizkuntza ekologian topatu du natur-zaletasunaren eta euskaltzaletasunaren arteko zubia.

  • Hitzaldia: EuskarAbentura espedizioa: gazteen hizkuntza kontzientziatik mudantzetara pausoz pauso
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 23, 09:45-10:15