Aintzane Osa Alberdi (Ondarroa 1969) Euskal Filologian lizentziatua da (EHU 1987-1992). Gerora Pedagogia egokitzapenerako ikastaroa (1993) eta Itzulpegintza Masterra (1994-1996) egin zituen EHUn.
Euskara irakasle ibili ostean AEKn (1990-1997), beste lanbide hauetan aritu da: itzultzaile Bergarako Udalean (1999), euskara teknikari Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean (1998 eta 2000), itzultzaile Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eta EHAAn (1999 eta 2000-2003); euskara teknikari Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuan (2003-2007), itzultzaile Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (2007-2019). Gaur egun euskara teknikaria da Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuan 2019ko abenduaz geroztik.
- Hitzaldia: Hezitzaileak erdigunera, hau jolasa baino gehiago da!
- Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 12an, 11:55tik 12:15era
- Laburpena: Saioan Hau Jolasa baino gehiago da izeneko gida aurkeztu nahi dugu. Gida 2017an sortu zuen Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Udalarekin, eta euskara eta aisialdi arloko hainbat eragile eta aditurekin batera. Helburua zen aisialdian, eta bereziki udalekuetan, euskararen erabilera sustatzeko erabiltzen ziren estrategiak, jarraibideak eta teknikak jasotzea eta sistematizatzea. Eduki horiek formazio saioen bidez zabaldu dira urtez urte orduz geroztik. Ponentzian gidaren edukiak azaltzen dira eta formazioa saioen nondik norakoen berri ematen da.