Atzealdea Ahalduntze linguistikoa hizpide aurtengo jardunaldian

2025/02/18

Ahalduntze linguistikoak hizkuntza komunitatea trinkotzeko tresna gisa nola eragin dezakeen aztertuko dugu aurten. Zenbait esparrutan hasiak dira norabide horretan urratsak ematen, eta, Udaltopen, inguruan zer gertatzen den ezagutzeko eta hausnartzeko parada izango da.

Hiztunaren eta hizkuntza komunitatearen autoestimuaren auziak garrantzi sozial handia du, eta, zenbait azterketek azpimarratzen dutenez, autoestimu kolektibo handiagoak lotura omen du gizarte kohesio eta ongizate psikologiko handiagoekin. Hala, jabetzea eta ahalduntzea lagungarriak dira autoestimu handiko hizkuntza komunitate gisa jokatzeko, besteak beste, hizkuntza taldea babestuz eta lagunduz, hazkunde pertsonalerako iturri bat eskainiz eta gatazkei aurre egiteko ikasbideak bereganatuz.

Data eta gaia aurreratuta, egitaraua osatzeko lanean gabiltza buru-belarri. Datorren hilabetean emango dugu prestatutako egitarauaren berri; bitartean, gogoratu, Udaltop maiatzaren 22an eta 23an izango dela. Gorde data agendan!!!