
Eneko Compains Silva (Iruñea, 1981) Zuzenbidean eta Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (UPNA/NUP) eta Konstituzio Zuzenbidean doktore (EHU) da. Denbora labur batez euskara teknikari aritu bazen ere (EMUN Kooperatiban) 2012tik Konstituzio Zuzenbide irakaslea da EHUn. Bere ikerketa lerro nagusiak bi dira: arazo konstituzionalak Latinoamerikan eta autogobernu arazoak Europako Estatuz azpiko entitateetan. Bigarren ikerketa lerro horren baitan, sakon aztertu du ikuspegi juridikotik Nafarroako Euskararen Foru Legearen konstituzionaltasuna, euskararen koofizialtasun ezaren arazoari aterabide juridikoak proposatuz.
- Hitzaldia: Zer eman du, zer eman dezake eta zer ezingo du eman Euskararen Legeak?
- Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 09:00-10:00
- Laburpena: Laster argitaratuko dugu.