Atzealdea 234 izen-emate erregistratu ditugu

2026/05/18

Ostegunean hasiko da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketaren hemezortzigarren edizioa, eta, izen-emate epea amaituta, guztira, 234 izen-emate erregistratu ditugu.

Gehienek, jardunaldia aurrez aurre jarraitzea erabaki duzue, 136 lagunek hain zuzen. Gainontzekoek, 98k, online jarraituko duzue. Horien artean, azken edizioetan bezala, Consorci per a la Normalització Lingüística erakundeko 28 teknikari.

Manuel Lekuonara etortzekoak bazarete:

  1. Sarreran erakutsi behar duzuen QR kodea prest izan (izena eman zenutenean jaso zenuten eta aurreko astean ere bidali genizuen).
  2. Lasarte-Oria ingurukoak bazarete, garraio publikoa erabili. Eta, autoz etortzeko hautua egiten baduzue, Hipodromoan dagoen parkinean edota Urbil merkatal-guneko aparkalekuan utzi, Kultur Etxera 5-7 minututan iritsiko zarete; lehenengo hautua egiten baduzue, aparkalekua jatetxerako bidean geratzen da.
  3. Garaiz iritsi, jardunaldia hasi aurretik banatuko zaizuen materiala jasotzeko (koadernoak, talde-lana egiteko zerrendak, interpretazio zerbitzurako kaskoak, …).

Online jarraitu behar baduzue:

  1. Ziurtatu pasahitzak jaso dituzuela (aurreko asteko ostiralean bidali genituen, jarraibideekin batera). Saio hasi aurretik froga bat egin, aktualizazioak egunean dituzuela ziurtatzeko.