2020/04/14
Martxoaren 16an Udaltop jardunaldien antolamendua eten egin genuela jakinarazi genuen, COVID-19ak sortutako osasun larrialdiak eragin duen egoeraren ondorioz. Orduz geroztik, Udaltop antolatzeko formulak eta bideak aztertzen aritu gara buru-belarri, gure bitartekoak eta ahalmenak egoera berri honetara egokitu nahirik.
Bi egunerako prest geneukan egitaraua berrantolatu dugu, 2020ko maiatzaren 14ko goizera mugatuz. Formatuan ere aldaketak izango dira; Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultura etxean ohi bezala elkartzeko aukerarik izango ez dugunez, online emango ditugu hitzaldiak. Zuen parte hartzea bermatzeko, berriz, zenbait aukera zabalduko dugu.
Datorren astean, apirilaren 24an, emango ditugu xehetasunak; besteak beste, egitarauan izango diren hitzaldiak, jardunaldia nola bistaratu eta izen-ematea nola egin.