Atzealdea “Nafarroan euskaraz jakin behar duten langile publikoen kopurua % 50 haziko da”

2025/04/01

Jabi Arakama Urtiaga Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailearen iritziz, aurtengo jardunaldiak “aukera polita eskainiko digu barnera begira jartzeko, non gauden ikusteko, eta, batez ere, non egon nahi dugun hausnartzeko”.

Nafarroak egun bizi duen egoera aztertzeko garaian, “testuinguru juridikoa eta historikoa” kontuan hartu behar direla dio. Juridikoa, “zonifikazioaren ondorioz euskararen sustapenak babes ezberdina jasotzen duelako, eta horren araberako politika publikoak bideratu behar ditugulako”, eta, historikoa, aurrera pauso esanguratsuak eman direla ohartzeko.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak laster plantilla organikoa aldatuko duela aurreratu du, eta, euskaraz jakin behar duten langile publikoen kopurua “% 50 handituko” dela jakinarazi du.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, aurreko astean zabaldu genuela izena emateko epea. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua