2024/04/23
Jabi Arakama Urtiaga Nafarroako Gobernuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak Nafarroaren iritziz, harrera-planak diseinatzeko garaian “Nafarroako aniztasuna” kontuan hartu beharreko faktorea dela nabarmendu du. “Errealitate soziolinguistikoaren arabera, leku batean interesgarriak eta eraginkorrak izan litezkeen praktikek nekez lortuko dute arrakasta beste eremu batean. Horregatik da garrantzitsua udalekin harremanak lantzea, eta, gobernu mailan ere”.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela apirilaren 30era arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.