Atzealdea “Lidergoa ahalduntze linguistikoarekin parekatzen dugu”

2025/04/14

Garbiñe Mendizabal Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusiak azaldu duenez, ahalduntze linguistikoaren inguruko lanketa “departamenduka” egiten da, “bakoitzak bere kudeaketa plana egiten du”.

Lidergoaren inguruko lanketa behar-beharrezkoa dela iritzi dio Mendizabakek, “lantzen ari garen alor funtsezkoena da, eta, gurean, lidergoa ahalduntze linguistikoarekin parekatzen dugu”.

Lidergoa bi norabidetan gauzatzen ari dira; batetik, arduradun politikoena, eta, bestetik, teknikariena, “eragin esparrua zabalduko duelakoan baitgaude”, azaldu du Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusiak.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua