
2026/04/23
Jabi Arakama Urtiaga Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailearen ustetan, justizia linguistikoaz hitz egiten dugunean, “herritar guztiok, edozein egoeratan eta erosotasunez, euskara, gure hizkuntza, erabiltzeko eskubideaz ari gara”.
Egoera horretara iristea lortuz gero, bere iritziz “aurrerapauso handia lortuko genuke aukera berdintasunean, kohesio sozialean, lurralde kohesioan, elkaribizitza…”. Euskararen Legeak Nafarroan berrogei urte bete ditu eta bere garrantzia azpimarratu nahi izan du “lege honek herritar guztiok euskara ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea babeste duelako”.
Era berean, aurrerapausoak emateko beharraz mintzatu da: “Euskarabidean pentsatzen dugu momentua dela aldaketa batzuk egin eta hizkuntza eskubideak erdigunean jartzeko”.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.
Izen-emate prozesuan ordainpeko pasarela txertatu dugu eta ordainketa egiten den unean amaituko da.