Atzealdea “Justizia linguistikoak hizkuntzaren prestigioari erantzuten dio”

2026/04/15

Aitor Aldasoro Iturbe Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeari justizia linguistikoa Udaltopera ekartzearen garrantziaz galdetuta, erantzuna “erraza” dela dio. “Guk mundua hizkuntza batetik ikusten dugu eta munduan kokatzen gara hizkuntza horren baitan. Eta justizia horrek erantzuten dio jasangarritasunari ikuspegi zabalenean”.

Bere esanetan, hizkuntza gutxitu batek biziberritzeko “ezinbestekoa da gaia mahai gainean jartzea; garrantzia ematen diolako, hizkuntzaren prestigioari erantzuten diolako, berdintasunaren irizpideari eragiten diolako…”.

Izen-ematea

Adi izen-emateari, laster zabalduko dugu eta. Azken edizioetan bezala, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean aurrez aurre (70 €koa da matrikulazioa) eta online (kasu honetan, 30 €koa izango da). Izen-emate prozesuan ordainpeko pasarela txertatu dugu eta ordainketa egiten den unean amaituko da.