
2026/05/08
Estitxu Alkorta Barragan Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Saileko arduradun politikoaren iritziz, justizia linguistikoaz hitz egitea “garrantzitsua” da. “Alde batetik -jarraitzen du-, hizkuntza gutxituen hiztunen eskubideak identifikatzen laguntzen duelako; eta, bestetik, hizkuntza eskubidea babesteko neurriak hartzeko aukera ematen duelako”.
Lasarteoriatarrak adierazi duenez, “hizkuntza gutxituen komunitateak badauka bere baitan identitate kolektibo bat, kultura propio bat. Nik uste dut justizia linguistikoak ezaugarri horiek sustatzen lagundu dezakeela, gizarte kohesioan eta identitate kolektibo hori eraikitzen”.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua. Izen-emate prozesua egiteko bi aukera izango dira: ordainpeko pasarela bidez, webgunean, edo, transferentzia bidez, gurekin harremanetan jarriz.