
2026/04/09
Justizia linguistikoaren inguruan ariko gara aurtengo Udaltopen. Jardunaldia hasi aurretik, ordea, erakunde antolatzaileetako ordezkariekin elkartu gara justizia linguistikoaren inguruan dituzten gogoetak jasotzeko. Datozen egunetan bideo-testigantzak ezberdinak helaraziko dizkizuegu, hemen duzue lehenengoa.
Eneritz Zabaleta Apaolaza Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politika zuzendariaren iritziz, “justizia linguistikoak euskaraz bizitzeko testuingurua finkatzeko balio behar du”, eta, horrenbestez, “funtsezkoa” da gaiaz hitz egitea.
Euskal Hirigune Elkargoko ordezkariaren iritziz, justizia linguistikoak bi adar ditu. “Lehena da euskaldunen hizkuntza eskubideei gorpu ematen diona, justizia administratiboaren lana. Baina, justizia linguistikoaz hitz egitea ere balore bati buruz hitz egitea da. Justizia baita euskaraz frantsesarekin, gaztelerarekin edo beste hizkuntza batekin berdintasunean bizitzeko duen eskubidea bilatzea”.
Izen-ematea, datorren astean
Aurtengo Udaltop, hemezortzigarrena, maiatzaren 21ean eta 22an egingo da. Izen-ematea, berriz, datorren astean zabalduko da. Azken edizioetan bezala, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean aurrez aurre (70 €koa da matrikulazioa) eta online (kasu honetan, 30 €koa izango da).
Izen-emate prozesuan ordainpeko pasarela txertatu dugu eta ordainketa egiten den unean amaituko da.