
2025/03/26
Ahalduntze linguistikoa izango dugu aurten hizpide. Jardunaldia hasi aurretik, ordea, erakunde antolatzaileetako ordezkariekin elkartu gara, bakoitzak bere lurraldean egin duen ibilbidea ezagutzeko asmoz. Datozen egunetan bideo-testigantzak ezberdinak helaraziko dizkizuegu, hemen duzue lehenengoa.
Antton Curutcharry Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariak Ipar Euskal Herrian ahalduntze linguistikoaren bidean zenbait urrats egiten dabiltzala nabarmendu du. Ipar Euskal Herrian euskarak marko legalik ez badu ere, Euskal Hirigune Elkargotik euskara aktibatzeko lanean dabiltzala nabarmendu du, “zuzendaritzetan, bulegoetan, poroetan…”.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, aurreko astean zabaldu genuela izena emateko epea. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.