2024/04/17
Miren Dobaran Urrutia Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak harrera protokoloen beharra azpimarratu du, Jaurlaritzak datozen urteotan 400.000 herritar berri izango ditugula aurreikusten baitu. Horretarako, euskara eta gizarte politiketako teknikarien arteko lankidetza ezinbestekoa dela adierazi du “lankidetzatik eratorriko diren harrera-protokoloak eta ekintzak zehazteko, bakoitzak zer egin behar duen adosteko, jarraipena nola egin zehazteko…”.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela apirilaren 30era arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.