Atzealdea “Eusko Jaurlaritzan hamar urteko ikuspegi estrategikoa landu dugu”

2025/03/28

Aitor Aldasoro Iturbe Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aditzera eman duenez, Jaurlaritzak lanketa egin du ahalduntze linguistikoaren esparruan eta datozen hamar urteetarako ardatza nagusiak zehaztu ditu AROA Marko Estrategikoan.

Kontzientziazio linguistikoan Euskaraldia bezalako egitasmoak eraginkorrak direla uste du, “kontzientzia pizteko”. Era berean, lan-munduan tresna ezberdinak txertatzen ari direla aipatu du, “kontzientzian eragiteko eta erabileran aurrera pausoak emateko”.

Izen-ematea, zabalik Gogoratu, bestalde, aurreko astean zabaldu genuela izena emateko epea. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua