Atzealdea “Euskara biziberritzeko gizarteari tresna eraginkorrak eskaini behar dizkiogu”

2026/05/04

Garbiñe Mendizabal Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusiaren iritziz, azken urte hauetan areagotu egin dira hizkuntza biziberritzeko egitasmo eta planifikazioen aurrean “tentsio juridikoak”. Horregatik, eta, hizkuntza eskubideen alorrean “aurrerapen handiak” eman diren arren, beharrezkotzat ikuste du Udaltopen “euskararen egoera sozialaz, politikoaz eta soziolinguistikaz jardutea eta hausnartzea ikuspegi akademiko, politiko eta soziolinguistikotik”.

Justizia sozialaz hitz egiten ohitzen ari garen bezala, justizia soziolinguistikoaz hitz egiten hasteko garaia dela uste du, “euskara biziberritzeko gizarteari tresna eraginkorrak eskaini behar dizkiogulako”.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua. Izen-emate prozesuan ordainpeko pasarela txertatu dugu eta ordainketa egiten den unean amaituko da.