“Euskaldun berriak ez gara ausartzen euskara erabiltzera; beldurra, lotsa edo dena delakoagatik. Horrelako ekimenei esker ikara horiek alde batera uztea lortzen dugu”

2018/05/07
2017. urteko “Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza-ohituren aldaketa” jardunaldien aurkezleak, Udaltopetik jasotako gonbita hori nola hartu zuen azaldu digu, bere sentsazioak, jardunaldien tripak nola ikusi zituen, zerk harritu zion gehien…
Bestetik, hemen azpian duzue Nekane Goikoetxea 2014. urteko Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak gogora ekarritako bizipenak, elkarlanean antolatutako "Euskara erabiltzeko planak: elkarrekin berritzen" jardunaldien inguruan.