
2026/04/27
Isaac Amezagarentzat herritarrei bizitzeko hautatu duten hizkuntzan harremana izatea ahalbideratu behar zaie Isaac Amezaga Larrazabal Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak justizia linguistikoa “eskubideekin eta aukera berdintasunarekin” lotzen ditu. Bere ustez, erakundeen erantzukizunen artean euskara sustatzea badago, “herritarrei bizitzeko hautatu duten hizkuntzan harremana izatea ahalbideratu behar zaie”.
Horretarako, “oreka” mantentzea ezinbestekoa dela dio, eta “pedagogia egitea, erakunde bakoitzaren egunerokotasuneko funtzionamendua erabat bermatuz”.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua. Izen-emate prozesuan ordainpeko pasarela txertatu dugu eta ordainketa egiten den unean amaituko da.