Atzealdea "Elkarrekin aritzeak onurak baino ez dizkigu ekarriko"

2024/04/15

Maite Peña eta Garbiñe Mendizabal, hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua eta Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria, elkarrekin agertu dira maiatzaren 16an eta 17an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean antolatu den Udaltopen harira.

Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta, euskaldunok, nola hurbildu etorri berrietara? izenburua eman zaio aurtengo jardunaldiari, eta Maite Peñak nabarmendu duenez, Udaltopek Zainketa eta Gizarte Politikak eta Hizkuntza Berdintasun sailak elkarrekin aritzeko aukera emango du “maila politikoan eta teknikoan, eta elkarlana onuragarria izango da”.

Garbiñe Mendizabalek bere aldetik, “herri kohesionatua izan nahi badugu, herritar berrien harrera landu eta zaindu” beharrekoa dela azpimarratu du.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela apirilaren 30era arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua