
2025/04/11
Isaac Amezaga Larrazabal Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak ahalduntze linguistikoan urratsak ematen ari direla adierazi du, eta, eskuartean dauzkaten egitasmoen artean, Taupa Mugimenduarekin elkarlanean garatzen ari diren Bizkaian bagara. Berbak zubi nabarmendu du.
“Helburua da euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea, eta, baita, euskara hurbil sentitzen ez duten horiek gure hizkuntzara gerturatzea”, azaldu du Amezagak.
Beste esparruetan ere eragiten ari direla gaineratu du. Hor kokatu ditu gazteak erabileran ahalduntzeko egitasmoa, Bizkaiko kirol federazio ezberdinak euskalduntzeko ahalegina, eremu digitalean abiatu dutena edota euskalgintzako eragileen artean sinergiak sortzekoa.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.