Atzealdea “Aurreko edizioak” atalak orain arteko dokumentazio osoa jasotzen du

2024/02/08

Hamaseigarren edizioko egitaraua prestatzen gabiltzan honetan, iazko edizioko bideoak “Aurreko edizioak” atalean kontsulta daitezkeela jakinarazi nahi dizugu. Aipatu atalean, 2009 urteaz geroztik Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketan izan ditugun ponentzietako bideoak eta txostenak, eta baita hizlariek erabilitako PPTak, aurki ditzakezue.

Epe laburrean, 2024 urteko topaketan hizpide izango dugun gaiaren berri eman eta izen-ematea noiz zabalduko dugun jakinaraziko dugu. Bitartean, eskura daukazu iazko dokumentazioa.