
2018/05/23
Lasarte-Oriako Udalak Udaltopen aurkeztu eta banatu zuen Armairutik atera ginenekoa liburuxka eskuragarri duzue dagoeneko bertsio digitalean, Lasarte-Oriako Udalaren webgunean.
Baietz 40 egun euskaraz. Ikerketaren emaitzak liburuko azterketa kualitatiboan dago oinarritua. Liburuxkako "Ahobizitzeko eta belarriprestatzeko gomendioak" izeneko atalean jasota dauden gomendio eta gogoetarako proposamenak, “11 egun euskaraz” ekimenerako baliagarriak izan daitezkeelakoan gaude.
Bestalde, jakin ezazue oraindik ere badirela paperezko hainbat ale. Interesatuta zaudetenak, deitu Lasarte-Oriako Euskara-zerbitzura (943 376 184) edo egiezue bisitatxo bat. Agortu bitartean, bertan izango dituzue eskuragarri.
BAT aldizkaria
Soziolinguistika Klusterrak BAT soziolinguistika aldizkariaren 107. zenbakiko hainbat ale banatu zituen Udaltopen, ostiraleko jardunaldian. Euskaltzaletasunaren aktibazioa (II) du izenburu zenbakiak, hain zuzen 2016an argitaratu zen lehenengoari (BAT 98) jarraipena egiten baitio.
Azken urteotan euskararen inguruko hainbat ekimen sozial eta ikerketa jarri dira martxan aktibazioaren inguruan, eta BAT aldizkariaren 107. zenbakiak ikerketa horiek eta euren oinarrian dauden hausnarketak ezagutzeko aukera ematen du. Besteak beste, Idurre Eskisabelen, Eneko Gorriren edota Iñaki Arrutiren artikuluak jasotzen ditu.
Lotura honetan laburpenak ikus daitezke, eta nahi izanez gero, aldizkaria erosteko aukera ere eskaintzen da.