Atzealdea “Araban jauzi nabarmena eman dugu ahalduntze linguistikoan”

2025/04/08

Joseba Pérez de Heredia Arbígano Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak Araban ahalduntze linguistikoaren esparruan jauzi nabarmena eman dutela nabarmendu du. Bere iritziz, “ez da kasualitatearen ondorio izan, hainbat eragilek egindako lanaren emaitza izan da: erakundeak, gizarte mugimenduak, norbanakoak…”.

Arabako Foru Aldundiak ere bere hondar alea jarri duela adierazi du, eta jartzen jarraituko dutela aurreratu. Norabide horretan, datozen lauzpabost urteetarako erronka “erabilera sustatzea” dela esan du, “lurraldean eta Foru Aldundian”.

Amaitzeko, “euskaraz bizi eta lan egiteko konpromisoa” berretsi du.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea  atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua