“Ahalduntze linguistikoaren esparruan dauzkagun oztopoak eta zailtasunak partekatzea gustatuko litzaidake”

2025/04/30
Estitxu Alkorta Lasarte-Oriako Udaleko Euskara saileko arduradunaren iritziz, egunerokotasunean euskaraz bizi ahal izateko dauzkagun oztopo eta zailtasunak partekatzeko aukera “baliatu” behar dugu aurtengo Udaltopen.
Alkortaren iritziaz, “psikologikoak, emozionalak, politikoak… “ izan daitezke, eta horien aurrean nola jokatu behar dugun “ikustea eta hausnartzea interesgarria izango litzateke”.
Horretaz gain, Udaltop bukatzean, ideia honekin ateratzea nahiko lukeela adierazi du: “Ahalduntze linguistikoa ez dela zerbait abstraktua, praktikara eramateko neurri zehatz batzuk martxan jartzea dela”.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela maiatzaren 12ra arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.