Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aurkezpena

Udaltop
Manuel Lekuona Kultur Etxea
Lasarte-Oria

TELEFONOA

Udaletako euskara zerbitzuak elkarrekin topo egiten dugun topaketa da Udaltop. Egunerokoan langai ditugunei bidea topatzeko topaketa da Udaltop, batzuetan oztopoak dira gaiak eta beste batzuetan, berriz, topa egiteko modukoak, gaiak horiek ere.

Euskal Herri osoko euskara zerbitzuak topatzen gara Udaltopen. Eta guztiok egiten dugun lana hobetzea du helburu. Horretarako, bide hauek topatu ditugu:

  1. Euskara-zerbitzuen esperientziak trukatzea.
  2. Esperientzia horiek nola hobetu hausnartzea.
  3. Esperientzia berriak elkarlanean abiatzea.

Helburu nagusia bigarrena da, egiten ari garenaz hausnartzea, nahiz eta horretarako lehendabizikoa ere bidelagun izan, esperientziak elkartrukatzea alegia. Hirugarrena, berriz, elkarlanarena, beste aldagai askoren ondorio izaten da, izatekotan.

Topaketa urtero egin ohi da. Urtean behingo hitzordua izan nahi du. Gai desberdin asko landu dira eta aurrerantzean ere horrela izango da. Edozein kasutan, beti zainduko da udalerri mailan aplikatuak edo aplikagarriak diren gai/esperientziak izatea. Hori ziurtatzeko, teknikariei berei galdetzen zaie zein gai nahi duten hausnarketa-gai bihurtzea.

Gaia lantzeko orduan, berriz, ahal dela, teoriatik, ikerketatik eta esperientziatik datozen ekarpenak uztartu nahi dira. Euskal Herrikoak beti, eta kanpokoak interesgarriak eta bideragarriak direnean.

Topaketen antolatzaileak Lasarte-Oriako UdalaGipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.