Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Unai Aberasturi

Unai Aberasturi Gorriño, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle atxikia da, Administrazio Zuzenbide, Konstituzio Zuzenbide eta Zuzenbidearen Filosofia Sailean. Doktorego Tesia 2011an defendatu zuen, urte horretako EHUk ematen duen ez-ohiko saria jaso zuelarik. Ikerketa lan ezberdinak burutu ditu Ikerketa Talde eta Proiektu ezberdinetan parte hartuz. Batez ere hiru eremu ezberdinetan gauzatu du bere ikerketa lan hau: 1) Datu pertsonalen babesa; 2) Ingurugiro Zuzenbidea; 3) Giza Eskubideak. Jarduera honek monografia eta artikulu ezberdinak argitaratzera eraman du. Ikerketa jarduera honez gain irakaskuntza eta kudeaketa lan ezberdinak gauzatu ditu, bai unibertsitatean eta baita beste erakunde batzuetan.