Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Laura Pérez Ruano

(Bilbo, 1980). Zuzenbidean lizentziaduna da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Martin Luther Universität-en. 2003tik 2013ra bitartean asistentzia juridikoa eskaini du eta kolaborazio juridikoak egin ditu erakunde eta abokatu bulego ezberdinetan, hala nola, Iruñeko Kartzela,  Lanaren Konfederakunde Nagusia, Asiáin, Jiménez & Arredondo Abokatu Bulegoa... Aranzadi Argitaletxean kolaboratzaile ere izan da, alor penaleko sententzien analista modura.

2011tik hona, irakaskuntza munduan murgilduta ibili da. Etika, frantses eta, bereziki, euskara eta euskal literatura irakasle lanetan aritu da Nafarroako zenbait ikastetxetan.

Gaur egun, Nafarroa Ahal Dugu alderdi politikoko idazkari nagusia da.