Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Joseba Belaustegi Cuesta

(Pasai Donibane, 1967). Zuzenbidean lizentziaduna EHUn (1993). 1994tik aurrera Gipuzkoako Abokatu Elkargoko jarduneko kidea. Pasaiako Udaleko zerbitzu juridikoen letradua da 1996tik, eta 1999tik 2015eko otsaila arte udal bereko idazkaria izan da. UEUn bi ikastarotan parte hartu du irakasle moduan («Atzerritarrei buruzko legedia» eta «Etxebizitza izateko eskubidea»). Abokatu euskaldunen sindikatuko kide izan zen eta 1990. hamarkadako bukaeran aurrera eraman zituzten ekimenetan parte hartu zuen.

Eskubideak abokatuen elkarteko kide da. Gaur egun Eusko Jaurlaritzak antolatu duen Auzia Euskaraz ekimenean parte hartzen ari da, eta Pasaiako Udaleko udal letradu bezala auzi guztietan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu du. Pasaiako Udalaren izenean, Euskadiko Lankidetza Zuzenbiderako elkarteko kide da. Hurrengo urteetarako erronka hauek ditu: alde batetik, Administrazioa herritarrei «itzultzeko» teorizazioa lantzea eta Pasaiako Udalean praktikara eramaten saiatzea; eta bestetik, euskaldunok ezagutzen dugun justizia administraziotik ahalik eta gehien aldentzeko auzia oinarri izango ez duten justizia eredu alternatiboen alde egitea.