Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zesar Martínez García

Zesar Martínez García

Barakaldon jaioa, kirolaria eta aktibista politikoa da Zesar Martínez. Soziologia irakaslea da EHU/UPVn, eta alor horretan ondorengo gaiak landu ditu: herritarren parte-hartzea, komunitate-garapena eta herri mugimenduetako prozesuen dinamizazioa.

Formazio politiko eta ikerketa-ekintza proiektuetan ere parte hartzen du Joxemi Zumalabe Fundazioko kideekin, baita unibertsitateko bi ikerketa taldeetan: Parte Hartuz eta Hegoa Institutuan.

Gaur egun Herri Hezkuntza, jakintzen aniztasuna eta formazio askatzailearekin zerikusia duten prozesuetan ari da lanean, beti ere herri mugimenduek eta euren sareek modu autonomoan abiatzen dituzten prozesuen baitatik.

Bestalde, herritarren parte hartzerako metodologiak eta ikerketa-ekintza prozesuak irakasten ditu Master ezberdinetan: “Parte Hartzea eta Garapen Komunitarioa” Parte Hartuz lantaldeak antolaturikoa. Eta Hegoa Institutuak, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenaren inguruko ikasketa Institutuak, antolatzen dituen Masterretan.

Hitzaldia: Bi gehi bi lau ez direnean: herrigintzaren magia. Hamaika gako herritarren aktibazioan hitzaldian parte hartuko du Imanol Larrea eta Amaia Baldarekin batera. 

Data: maiatzaren 17an, 12:00etatik 12:30era