Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zelai Nikolas: “Udal Legeak eragin zuzena izango du herritarrongan”

2015·04·20


Zelai Nikolasek, Eusko Jaurlaritzako legelariak, eskainiko du aurtengo jardunaldien lehen hitzaldia.. "EAEko Udal Legea. Zertan hobe dezake udaletako hizkuntza-politika?" izenburupean, Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Legearen egitasmoaren inguruko zalantzak argitzen saiatuko da, "legelari xume baten ikuspegitik".

Zer nolako eragina izango du udal mailan euskararen normalkuntzaren alorrean egiten den lanean? Tresna berririk proposatzen al ditu euskararen alde lanean jarraitzeko? Babesik ematen al du orain arteko zailtasunak gainditzeko?

Galdera horiei eta beste batzuei argibidea ematen ahaleginduko da.