Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Udaltopera bertaratzeko zenbait ohar

2017·05·09


Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? Izenburupean, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeak Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa, jasoko du ostegunean eta ostiralean.

Aurtengoan marka guztiak hautsiz dator, gainera, inoizko parte hartzaile kopuru handienarekin. Hori horrela, hona hemen topaketetan izango zareten guztioi zuzendutako zenbait ohar:

  • Erabili garraio publikoa. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, topo eta autobus geltokiak Manuel Lekuona Kultur Etxetik bost minutu eskasera aurkitzen dira.
  • Autoz etorriz gero, autoa hipodromoko aparkaleakuan uztea gomendatzen da.
  • Dokumentazioa jaso. Dokumentazioa goizeko 09.00-09.15 bitartean jaso behar duzue Manuel Lekuona Kultur Etxean. Bertan zehaztuko zaizue zein mahai ingurutan eman zenuten izena eta jatetxeko zein jangeletara joan behar duzuen.
  • Ekarpen-lana. Ekarpen-lanerako zein geletara joan behar duzuen, ostiralean bertan, sarreran, banatuko zaizue dokumentazioa.