Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Udaltop, opor osteko hitzordua

2016·04·04


Atseden egunak amaituta, oporren osteko ajea arintzeko proposamenarekin gatozkizue: Udaltop 2016. Zortzigarren ediziorako aukeratu dugun gaia, berriz, hauxe: Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?

Hain zuzen, 8-16 urte artekoen kirola izango dugu hizpide: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak, etorkizunerako erronkak… Gaiak luze eta zabal aritzeko aukera ematen du, baina zerbaiti heldu behar, eta antolamendu batzordetik honako egitaraua osatu dugu.

Topaketa 2016ko apirilaren 21ean eta 22an egingo dugu, Lasarte-Orian. Izen-ematea zabalik dago www.udaltop.eus webgunean, izen-ematea atalean. Prezioa 65 € da, eta izen ematea apirilaren 15ean itxiko da. Prezio horren barruan sartzen dira: jardunaldien saioetako partaide izateko eskubidea, hasieran banatuko den materiala, bi egunetako aho-gozagarriak eta osteguneko bazkaria.