Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Udal Legearen proiektuari ekarpena egin diogu

2015·04·20


Udaltop hasi aurretik aurreratu genuen bezala, aurtengo jardunaldiak bazuen aurrekoek izan ez zuten helburu bat: Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren Udal Legearen proiektuari ekarpena egitea.

Eta halaxe egin dugu. Horretarako, Zelai Nikolasek (“EAEko Udal Legea. Zertan hobe dezake udaletako hizkuntza-politika?”) eta Iñigo Urrutiak (“Hobetu daiteke EAEko Udal Legea Udalek lana euskaraz egin dezaten?”) aurkeztutako ponentziak hartu ditugu oinarri.

Hizkuntzen ofizialtasunaz eta euskararen erabileraz arduratzen garen teknikarion ikuspuntutik, biek ala biek elementu aski baliagarriak baitituzte Legebiltzarra egiten ari den legearen gaineko hausnarketa egiteko. 

Orain, dokumentua legebiltzarra osatzen duten talde politikoen eskuetan da. Gure bidea egina, euren aukera da dossierrean jasotako ideiak aintzat hartzea edo ez.

Legebiltzarrera aurkeztu dugun txostena eskura duzue lotura honetan.