Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Talde lana, webgunean

2015·05·19


Hitzaldiak entzun ondoren, parte hartzaileak hamar taldetan banatu eta talde bakoitzari bi lanketa egitea proposatu genion. Bata, udal lege berriaren proposamenarekin lotutakoa. Bestea, udaletako hizkuntza kudeaketari lotutakoa.

Lehenengo zatian, beraz, lege berriak, EAEko udaletako hizkuntzen kudeaketan, zer nolako babes juridikoa ematen duen aztertu dugu, euskarazko jarduna indartzeko edo lehenesteko.

Bigarrenean, aldiz, Euskal Herri osoko udaletako hizkuntzen kudeaketa edo praktika aztertu dugu. Praktika horretan legeak eragiten du, baina, baita beste hainbat faktorek ere. Hortaz, gaur egun zer egiten dugun, egoera horretara nola iritsi garen eta aurrera begira zer egin, aztertzen aritu gara.

Lantalde bakoitzak egindako lana jaso, aztertu eta bateratu egin dugu dokumentu honetan