Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Sustrai Colinaren ideia kontrabandoa

2015·04·20


Modu dotorean amaitu zuen Sustrai Colinak Udaltopen zazpigarren edizioa. Berak azaldu zuen moduan, kontrabandistarena egiten, ideien kontrabandistarena. "Hizlari eta partehartzaileei lapurtutako hitzak bizkar gainean hartu, garia eta lastoa bereizi, zama egoki kolokatu, eta EAE-ko Udal legean zentratu, ondorioak zehatz eta zorrotz bildu, eta Lasartetik Gasteizko legebiltzarrera bidean jarri".

Horixe izan baitzen Sustrai Colinak jaso zuen proposamena, Udaltopen erredaktore lana egitea. Lan horren emaitzak webgunean jarri ditugun, guztion eskura. Lotura honetan irakur dezakezue.