Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bidean da Udaltop jardunaldia 2015ean

«Nola bete hizkuntza legea, lege hizkuntzan galdu gabe?» Galdera hori egingo diogu gure buruari Udaltop jardunaldietan, 2015eko apirilaren 29an eta 30ean.

2015·03·09


Gorde egunak agendan: 2015eko apirilaren 29an eta 30an, Lasarte-Orian

Eusko Legebiltzarrean eztabaidan da udalen lege-proiektua, EAEko herriko etxeen bizimoldea zinez itxuratuko duena, ez bakarrik eta nagusiki, noski, euskararen erabilerak dituen aukeretan, baina baita hizkuntzaren arloan ere. Lege-proiektuaren zer-nolakoak ulertu, euskarak dituen beste administrazio esparruen araudiaren eta praktikaren aldeak aztertu, administrazioaren jardunbide berrien aukak eta arriskuak haztatu, udalen barne bizitzaren ikuspegia galdu gabe, horra jardunaldion eginkizunak.

Egitarauaren hariak josten ari gara egunotan. Pixkana-pixkana, webgune honetan argitaratzen joango gara joskintza horren emaitzak, hizlari eta egun-orduak ongi tolestuta ditugun heinean..

 

Laster, martxoaren 16an, zabalduko dugu izen-emateko epea.