Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri

Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri

Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri (Zarautz, 1993) Euskaraldiko Gipuzkoako sustatzailea eta Zarauzko dinamizatzailea da. Zuzenbidean graduatua (Deustuko Unibertsitatea, 2015), iraunkortasunean eta lidergo parte-hartzailean espezializatu da (Blekinge Institute of Technology, Suedia, 2016).

Fazilitazioan ere formatu da Art of Hosting komunitatearekin eta hainbat ekimenetan parte hartu izan du fazilitatzaile moduan: Gune Irekiaren Lagunak, Guneak Zabaltzen eta U. Lab Hub Donostia.

Mahai-inguruaNola antolatzen ari da 2018ko Euskaraldia tokian toki? Prestakuntzaz, BAM; arnasgune eta bailara izaeraz, Baztan; eta prozesuaz eta sare lanaz, Zarautz mahai-inguruan parte hartuko du Eneritz Rekarte eta Jenofa Berhokoirigoinekin batera.  

Data: maiatzaren 17an, 11:30etik 12:00etara