Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Reyes Prados izango da jardunaldietako gidaria

2017·03·23


Iazko edizioan estreinatu zen formatuarekin jarraituz, Udaltopek gidari nagusi bat izango dute, Reyes Prados kazetaria.

Reyes Prados (Sevilla, 1982) kazetari eta ETBko aurkezlea da. Duela hamar urte inguru iritsi zen Andaluziatik Euskal Herrira lan kontuak medio eta ohartu zenerako euskal kultura eta euskarak erabat harrapatu zuen. Bederatzi hilabeteko epean euskara menderatzea lortu zuen. Lana, jarraipena eta ilusioa izan zituen ardatz ikasketa prozesuan. Hizkuntza ohiturez ari garela, beraz, erreferente da Sevillako euskalduna.

Horrez gain, ETBn dagoen esatari ezaguna bilakatu da egun Prados saio entzutetsu askotan partaide izan baita. Sevillarra bihotzez, euskarak eta euskal kulturak erabat konkistatu du.