Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Prestaketa lana bukatu ditugu Udaltop etxeko leihotik jarraitzeko

2020·05·13


Udaltopen hamabigarren edizioa berezia izango da. Ez gara Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kulturetxean elkartuko, ohiko moduan, osasun larrialdiak eraginda bakoitzak bere etxeko leihotik jarraituko du aurtengoa. 

Emisioa goizeko 9:30ean hasiko da, eta eguerdiko 13:00ak bitartean zuen interesekoa izatea espero dugun egitaraua osatu dugu. 

Izena eman duzuen guztioi, jardunaldia zuzenean ikusi ahal izateko jarraibideak posta elektronikoz helarazi dizkizuegu. Edozein kezka edo zalantza argitu nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.