Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ponentzien bideoak dagoeneko ikusgai

2019·05·22


Dagoeneko webgunean zintzilikatu ditugu Udaltop jardunaldien ponentzien bideoak, baita bi egunetan zehar ateratako argazkiak ere. Guztiak ikusgai dituzue Multimedia atalean. Era berean, Dokumentuak atalean hizlarien aurkezpenak –hiru baino ez dira falta, lehenbailehen igoko ditugunak– eta ponentziak dituzue.

Bertaratu zinetenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Eta bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenontzat, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.