Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ponentziak, mahai-inguruak eta talde-lana

2017·03·22


Galtza bete lan izan dugu azken hilabeteotan bederatzigarren edizioko egitaraua antolatzen. Astiro-astiro, ordea, egitaraua osatzen joan gara, eta urtarrileko koadro zuria izen-abizenekin eta ponentzien izenekin osatu dugu.

Oraingoz ez dugu behin-behineko egitaraua aurreratuko, martxoa amaitu aurretik egingo dugun aurkezpen prentsaurrekora arte isilpean gordeko dugu. Nolanahi ere, egitaraua hiru bloketan banatuko dela aurreratzeko moduan gaude.

Batetik, hitzaldiak izango ditugu, hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientzien eta ikerketen berri emango dutenak. Bestetik, aurreko edizioan hartutako bideari jarraituz, mahai-inguruak izango ditugu osteguneko bazkariaren ondoren –izena ematerakoan bat edo beste aukeratu beharko da–; eta azkenik, proposamen zehatz bati erantzuteko, talde-lana izango dugu.

Ohitura zaharrak berreskuratuz, gainera amaiera ekitaldia izango dugu. Itoizek kantatzen zuen moduan, “piano baten soinuaz”. Ez dugu pista gehiagorik emango.