Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ponentziak eta bideoak, webgunean

2016·05·06


Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? izenburupean, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeak Udaltopen zortzigarren edizioa hartu zuen pasa den apirilaren 21ean eta 22an.

Topaketan zehar, 8-16 urte artekoen kirola izan genuen hizpide: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak, etorkizuneko erronkak, eta abar. Bertaratzeko aukera izan zenutenok, bi egun horietan entzundakoa paperean eta bideo formatuan jasotzeko aukera duzue gaurtik aurrera, webgunean zintzilikatu ditugu eta ponentziak eta bideoak, baita jardunaldietako argazkiak ere.

Datorren astean, berriz, gogobetetze inkestaren berri emango dugu.